Stop genozidioa eta gosetea. Palestina askea lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo Mendaron, Herriko Enparantzan. Herritar talde batek zabaldu zuen elkarretaratzerako deialdia sare sozialen bidez, eta 40 bat lagun batu ziren. Ordu laudeneko elkarretaratze isila izan zen, txalo zaparrada batekin amaitu zutena.