Euskal Nekazarien Batasunak erasoaren irudiak zabaldu ditu sare sozialetan, mezu honekin: "Hona hemen Azkoitiko Larraskanda baserrian putreek egindako erasoaren irudiak, bereziki, ENBAkoak agrofaxistak garela esaten duten horientzat".
Putrea animalia sarraskijalea da, ez harraparia, eta izatez espezie beldurtia eta zuhurra da, baina azken urteetan ohiturak aldatzen ari dira. Horren erakusle, bizirik dauden abereen kontra egindako erasoak salatu izan dituzte nekazari eta abeltzainek.