Udalak antolatutako Miszelania helduentzako irakurketa kluba gidatu du aurten Mireia Delgado bitartekari literarioak Mendaron, eta ikasturtea amaitzeko, narrazio saioa emango du bihar, hilak 10, Mendaron bertan. Biharko saioa, baina, librea izango da eta irakurketa klubekoak ez ezik interesa duen edonor ere joan ahal izango da. Liburutegian izango da saioa, 18:30ean hasita. Ikuspegi feminista batetik sortutako narrazio saioa da eta helduei dago zuzenduta.
"Esaten dute konektatzen gaituzten hariak ikusezinak direla eta, batzuetan, zaila dela neurtzea. Hala ere, bere indarra senti daiteke. Eta, batzuetan, hain dira boteretsuak, non haien gainean orekan mantentzeko gai izatera irits gaitezkeen. Zein da hari horiei eusteko tentsio egokia? Zenbat bota daiteke eta zenbat lasaitu? Korapiloak sortzen direnean, zein muturretatik tira egin behar dugu? Eta hariak apurtzen direnean, zein orban uzten dituzte lotura horiek? Nola josi ditzakegu hariak gero eta gutxiago josten duen gizarte honetan?" dio saioaren inguruan.