Dantza emanaldian, Mendaroko ikasleez gain, Eibarko Kaxa akademiako KX dantza taldekoek ere parte hartu zuten, eta bukaeran, Mendaroko ikasleek eskerrak eman zizkioten irakasle duten Ainitze Cuencari. Esker on hitzekin batera, aurrez prestatutako bertso bat kantatu zioten eta isilean eurek prestatutako koreografia bat ere dantzatu zioten.