Banaka eta taldeka aritu ziren ikasle gazteak, aurten hasitakoak batzuk eta eskarmentu handiagokoak beste batzuk, eta kulturguneko beheko solairua bete egin zuten herritarrek. Ia orduko emanaldia izan zen, eta laburpen labur bat jaso dugu hemen. Ekainaren 9an eta 10ean izango dira hurrengo bi emanaldiak. Ekainaren 9an, astelehenean, txistu ikasleen txanda izango da, eta biharamunean, ekainaren 10ean, piano, biolina eta gitarra ikasten dutenena. 19:00etan izango dira bi emanaldiak. Jaialdi nagusia, berriz, ekainaren 18an egingo dute, Herriko Enparantzan, 19:00etan hasita.