Mendaroko Udala Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala (IUPI) idazten ari da, Mendaro irisgarriagoa egiteko datozen lau urteetan gauzatu beharko dituzten esku-hartzeak zehaztuz. Horretako Mendaro denONA prozesua abiatu zuten Projekta Urbes enpresako arkitektoek gidatuta, eta hainbat parte-hartze bilera egin dituzte herritarrekin, ekarpenak jasotzeko.
Orain, denbora guzti honetan landutako proposamenen berri eman, haien inguruko ekarpenak jaso eta landutako proposamenetan lehentasunezkoak zeintzuk diren jakiteko galdetegi bat zabaldu du Udalak. Ekarpenak lau esparrutan egitea proposatu dute: kaleak eta espazio publikoak, eraikin publikoak, garraioa eta Udal informazioa, zerbitzuak eta izapideak.
Ekainaren 15a arteko epea eman dute galdetegia betetzeko. Hemen duzue GALDETEGIA.