Maite Maiora kirolguneko ur parkea ekainaren 4tik aurrera jarriko dute martxan

Barren 2025eko ekainaren 3a

Mendaroko Udalak jakinarazi duenez, Maite Maiora kirolguneko ur zurrustak garbitu eta prestatu ostean, asteazkenetik aurrera jendeak erabiltzeko prest egongo dira.

Egunero egongo dira martxan, 11:00etatik 20:00etara.