Ameikutz musika eskolatik jakinarazi dute bihar, asteazkena, hilak 4, emanaldia izango dela San Agustin kulturgunean. Ekainaren 18an Herriko Enparantzan egingo dute jaialdi handiaren aurretik, taldekako emanaldiak egiten ari dira musika eskolakoak, eta bihar, trikitia, gitarra eta perkusio ikasleen txanda izango da. 19:00etan hasiko dute emanaldia.