Nola aldatzen diren gauzak... La llegada de Roma a la costa de Euskal Herria izenburua du hitzaldiak, eta erromatarren iritsieraz jardungo da Hidalgo, gazteleraz.
Euskal Protohistoriako gizarte indigenei buruzko doktorego-tesia bukatzear da Hidalgo, eta gizarte indigena haiek erromatarren kolonizazioarekin izan zuten harremana aztertzen ari da besteak beste. Alvaro Arrizabalaga EHUko arkeologo eta arkeologia zikloaren antolatzailearen esanetan, interes handiko aldia izan zen hura, baina testu klasikoek ekarpen txikia egin izan dute aldi hari buruz. Arkeologikoki ere gutxi landu den aroa dela dio, baina egin direla ahalegin batzuk barduliarrak, baskoiak, karistiarrak eta autrigoiak noraino iritsi ziren argitzeko.
19:00etan hasiko da hitzaldia