Israel Gazan egiten ari den izugarrikeriaren sinbolo bihurtu da Omar Esstar artista tunisiarraren Gazako sarraskia obra, eta irudi horixe erabili zuen atzo Mendaron herritar talde batek elkarretaratzera deitzeko. Stop genozidioa eta Sos palestina lelopean egin zuten deia 19:30erako eta dozenaka herritar elkartu ziren Herriko Enparantzan. Elkarretaratze isila izan zen.