Megalitismoaren inguruko azken berriak ekarriko ditu Mendarora Juan Carlos Lopez arkeologoak

Barren 2025ko mai. 22a, 14:51

Irulegiko aztarnategiko induskete-lanek gaur arte eman dutenaz aritu zen joan zen ostiralean Mattin Aiestaran Euskal Herriko Unibertsitateko GIZAPRE Historiaurreko ikerketa taldeko arkeologoa Mendaron, EHUk eta Suharri kultur elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako zikloaren baitan, eta bariku honetarako (maiatzak 23) antolatu dute bigarren hitzaldia.

Juan Carlos Lopez arkeologoak emango du bigarren hitzaldia: Novedades en la investigación del Megalitismo en el Cantábrico oriental: análisis del territorio de Bizkaia izenarekin , 19:00etan, udalbatza aretoan. 

Historiaurrean litzentziatua da Lopez Kantabriako Unibertsitatean, eta ikerketako hiru kolektibo independentetako kidea da: AGIRI Arkeologia Elkartea, Estratigrafia Analitikoko Zirkulua eta Bilakaera Kulturalerako Euskal Saharar Elkartea.

Zikloko hirugarren hitzaldia, gaur zortzi, maiatzaren 30ean, izango da, ordu eta leku berean.