Telebistako platoetatik antzokietarako saltoa egin zuen Ana Goitia Erkiagak (Lekeitio, Bizkaia, 1981) orain bost bat urte, Barre Librea saiorako bere lehen bakarrizketa egin zuenean. Geroztik umorearen munduan dabil, eta eguean, Mendaron izango da bere lehenenego umorezko bakarrizketa luzearekin: Katana. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 18:00etan.