Gaur hasi dugu Euskaraldia, herritarren hizkuntza-praktikak aktibatzeko eta euskararen erabilera handitzeko ariketa, 11 egun iraungo dituena (maiatzaren 25era arte).
Argazkian Mendaroko hamaikakoa duzue. Euskararen erabilera handitzeko Euskaraldiak duen indarra nabarmendu dute kide guztiek, bere akats, muga eta ahalgune guztiekin; Euskaraldia bezalako ariketa sozial masiboak beharrezko ditugula alegia.