Aste Santuko oporraldian jokatu zuten Oviedo Cup futbol txapelketa. Zortzi mailatan lehiatu ziren harrobiko jokalariak, 10 urtez azpiko mailatik hasi eta 19 urtez azpikoetara arte. Realaren Euskal Kadete taldea gailendu zen 16 urtez beherakoetan. Taldeko atezaina da Iker Barrenetxea-Arando (Mendaro, 2009). Debako Amaikak Bat taldeko atezaina da mendaroarra, baina azken urteetan makina bat txapelketa jokatu ditu Realarekin.
16 urtez azpikoen mailan 48 talde lehiatu ziren, 12 multzotan banatuta lehen fasean.