Lizarpe Mendi Klubak eta Arno guraso elkarteak antolatuta, Mendaroko mendi buelta egingo dute maiatzaren 31n. Kilimon Trail mendi lasterketaren ibilbide motza eta luzea egin ahal izango dira aukeran, egun hori baliatuko baitute Kilimon Trail mendi lasterketaren antolatzaileek, Udalak eta Mendi Federazioak elkarlanean markatu dituzten bi ibilbideak inauguratzeko. Ondoren, herri-bazkaria egingo dute frontoian, eta Arnok antolatutako mendi irteeran parte hartu duten haurrei sariak ere banatuko dizkiete.
Ordutegia:
Bazkaritarako txartelak jubilatuen tabernan salgai. Helduak (15 euro). Umeak (10 euro)