Batetik, padel pistara sartzeko jarri duten sarraila jarri orduko apurtu zutela salatu zuen. Apirilaren 14an jarri zuten martxan padel eta frontoiko erreserbak egin eta eremu horietarako sarrera ematen duen sistema berria, eta biharamunean ezin ziren sarrailak ireki, norbaitek manipulatu eta hondatu zituelako, Udaletik azaldu dutenez. Udalak erabateko gaitzespena agertu du. "Onartezinak dira erabat era honetako jokaerak, guztion erabilerarako diren ondasunak, inongo arrazoirik gabe apurtzen dituztenenak. Mendaroko Udalak erabat gaitzesten ditu guztion aurkakoak diren portaera hauek". Apurtuta agertu ziren egunean bertan konpondu zuten sarrail eta martxan da zerbitzua emateko sistema berria.
Bestetik, ospitalerako igogailuetako pasabideetako zoruan zuloak egiten jarraitzen dutela salatu du Udalak. Eta kasu honetan ere gaitzespenik "irmoena" agertu du Udalak guztion baliabideak horrela hondatzen dituztenen aurrean. "Ezin da horrelako jarrerarik inola ere onartu", adierazi dute.