Zabaldu dute Mendaroko udaleku irekietan izena emateko epea

Barren 2025ko api. 28a, 11:53

Udaleku irekiak antolatu ditu Mendaroko Udalak udarako HH3tik LH6ra arteko haurrentzat, eta zabaldu dute dagoeneko izena emateko epea. Azken eguna maiatzaren 11 izango da.

Aurten ere egingo dituzte udaleku irekiak Mendaron, Udalak antolatuta. HH3tik LH6ra arteko haurrek eman ahal izango dute izena, eta maiatzaren 11 izango da horretarako azken eguna. Izena emateko mendarobirtuala.eus webgunean sortu behar da.

Bi txanda izango dira aukeran. Lehenengo txanda ekainaren 23tik uztailaren 4rakoa izango da (bi egunak barne), eta bigarren txanda, uztailaren 7tik 18ra artekoa (bi egunak barne). 70 euro ordaindu beharko dira  bi txandetako batean izena emateko, baina bietan izena eman nahi izanez gero, prezioa 120 eurokoa izango da. Udaletik jakinarazi dute familia ugariek, guraso bakarreko familiek eta laguntzak jasotzen dituztenek tarifa bereziak izango dituztela. Informazio gehiago: mendaro.eus webgunean edota