Udalatik Besaidera arteko mendi irteera antolatu du Arno guraso elkarteak apirilaren 13rako. 09:30ean abiatuko dira Mendarotik Arrasatera, Udalara, autoz. Ikastola ondoko aparkalekuan elkartuko dira. Ibilaldia, 3,5 ordukoa izango dela aurreratu dute eta arropa erosoa, hamaiketakoa eta ura eramateko eskatu dute.