115 umek parte hartu dute Mendaron egin duten herri-kirol topaketan

Barren 2025ko mar. 22a, 21:15

Herri-kirol topaketa egin dute gaur Mendaron eta Soraluzeko, Debako, Mutrikuko eta Mendaro bertako LH3tik LH6ra arteko 115 eskola-umek hartu dute parte. Hala ere, txikiagoek ere izan dute herri-kirol ezberdinak probatzeko aukera, Mendaroko Arno guraso elkartearen ekimenez. 

Herriko Enparantzan egitekoa zuten gaurko saioa, baina euria hasi du bete-betean, eta plaza bueltako aterpeetara mugitu behar izan dituzte kirolerako erreminta guztiak. Frontoian aritu dira lokotx batzen, zakua eramaten eta giza-probetan; udaletxeko atarian jarri dute ingudea, eta Herriko Enparantzako etxeepetan aritu dira txikiak, modalitate ezberdinetan. Herri-Kirol federazioko lagunak eta Mutrikuko sokatira taldekoak ere aritu dira umeei  laguntzen, eta bukaeran gaurko egunean parte hartu duten umeen kontrako tiraldia ere egin dute mutrikuarrek. Amaieran parte-hartzaile guztiek ogitarteko eta freskagarri bana jaso dute, Arno guraso elkartekoen eskutik.