Rioja Alta golf taldeko kidea da Iker Hiriart bergararra eta Gipuzkoako Pitch & Putt txapelketa irabazi zuen 2023an. Golfaren modalitate bat da Pitch and putt deiturikoa, eta pilota jaurtitzen den gunetik zulorako distantzia da duen berezitasun nagusia. Pitch and putt-ean gehienez 120 metrokoa izan daiteke, eta golfean berriz, hortik gorakoa ere bai. Gipuzkoa osoan Oñatiko Irelore da modalitate honetarako prestatutako bakarra.
Hiriartek golfa izango du hizpide barikuan Mendaron emango duen hitzaldian. Udaletxeko aretoan izango da LH1etik LH6ra bitarteko ikasleei zuzendutako hitzaldia, 16:45etik 17:45era.