Ikastolan egingo dituzte odol ateratzeak barikuan, 17:00etatik 21:00ak bitartean. Ohi legez, txanda hartu beharko dute odol emaileek, eta horretarako, bi aukera dituzte. Asteazkenera bitartean, gotatanta.eus webgunean sartuta eman dezakete izena, eta eguen goizetik bariku arratsaldera, telefonoz, 632 403 795 telefono zenbakira deituta edo whatsappa idatzita. Odol Emaileen elkartetik ohartarazi dute odol premia handia dagoela eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak.