M-8

Euskal Herriko emakume erreferenteak ezagutzeko ginkana egin dute Mendaron

Barren 2025ko mar. 10a, 11:01

Euskal Herriko emakume erreferenteak ezagutarazteko eta haien ekarpenari balioa emateko ginkana antolatu zuen Mendaroko Udalak barikurako, Arno guraso elkartearen laguntzarekin, eta hogeita hamarren bat umek parte hartu zuten.

17:00etan elkartu ziren ginkanarako izena emanda zeuden umeak Herriko Enparantzan, eta hiru taldetan banatu zituzten hezitzaileek, jolaserako. Herriko Enparantzan eta Garagartzan ibili ziren haurrak jolasean, aurrez begiraleek leku ezberdinetan ezkutatutako pisten bila. Pistak asmatu eta leku bakoitzean proba bana egin zuten haurrek, taldeka. Bi orduko ekintza izan zen.