MTEtik jakinarazi dutenez, 200 bat laguneko tropela espero dute. Txirrindulari gazteak Herriko Enparantzatik abiatuko dira 11:00etan, eta 48 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Mendarotik Elgoibarrerantz joango dira eta Bergarara arte joango dira berriro Debabarreneko errepideetara itzultzeko. Lehen txirrindulariak 12:00-12:15 aldera helmugaratzea espero dute antolatzaileek. Herriko Enparantzan egongo da helmuga.
Lagun Taldeko zazpi txirrindulari
Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari eskolako sei kidek hartuko dute parte lasterketan: Enaitz Iraolagoitia eta Oier Arriola mendaroarrek, Danel Garaizabal, Julen Rodriguez eta Fran Jayder elgoibartarrek eta Xabi Barrueta eibartarrak.
Iazkoan Bastian Laffitte VC Nayais taldeko txirrindularia izan zen azkarrena.
Igandekoari begira, Herriko Enparantzan, frontoi parean eta helmuga jarriko duten inguruan autorik ez aparkatzeko eskatu dute.