Inauteriak

Irudimena eta jai-giroa nagusitu dira inauterietako zapatuan Mendaron

Barren 2025ko mar. 2a, 10:54

Bizi-Poza txarangak hasi zuen atzo Mendaron inauterietako zapatuko jaia, eta nabarmendu ere horixe egin zen: bizi poza eta giro ona. 

Eguerdian Bizi-Poza txarangaren kalejirakin hasi zuten inauterietako zapatua Mendaron, eta eguraldia lagun, jende ugari batu zen plaza bueltan. Kuadrillan nahiz bakarka mozorrotu dira aurten ere mendaroarrak, eta antzerkirako dohaiak ere erakutsi dituzte.

Arratsaldean, berriz, dantzaldia izan zuten frontoian, eta ondoren, Arno guraso elkarteak txokolate beroa banatu zuen, playbackerako indarrak hartzeko. Hamar talde igo ziren oholtzara, dozenaka artista gazte.