Eskola-umeek hasi dituzte inauteriak Mendaron

Barren 2025ko ots. 28a, 17:45

Barikuz hasi dituzte inauteriak Mendaron, ikastetxean eskola-umeek egin duten jaialdiarekin.

Karibeko piratak, Ameriketako mendebaldeko cowboy, sheriff eta indioak, Mexikoko Heriotzaren Eguna gai hartuta  Pixarrek ekoiztutako Coco filmeko protagonistak eta Grease filmeko Dany Zuco, Sandy Olsson eta enparauak agertu dira dantzara, eta mailaka banatuta aritu dira guraso eta aiton-amonen aurrean dantzan.