Salgai daude Mendaron Motxaila Eguneko bertso saiorako sarrerak

Barren 2025ko ots. 26a, 11:35

Motxailen asteburua ospatuko dute Mendaron martxoaren 14an eta 15ean, eta dagoeneko salgai daude hilaren 14rako antolatu duten bertso saiorako sarrerak. Motxaila Elkarteak antolatu du, Udalaren babesarekin.

Motxaila Elkarteak prest du Motxaila astebururako egitaraua. Azkeneko urteetan moduan, bertso saio batek hasiko ditu ospakizunak. Martxoaren 14an izango da saioa (barikua), San Agustin kulturgunean, 22:00etan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 8 euroan. Morroskillo dendan eta Aitzbeltz tabernan eskuratu behar dira. Lau izango dira kantura ekarriko dituzten bertsolariak: Nerea Ibartzabal, Jone Uria, Joanes Illarregi eta Julio Soto, eta Ainhoa Urbieta mendaroarra ariko da gaiak jartzen. Saioan Mendaroko bertso eskolako ikasleek ere parte hartuko dute.