Ibilbide arrakastatsua egin zuten Arrasateko AED euskara elkarteak sortu zituen Buah Txabal! eta Erdaldun berrien kluba bakarrizketek, bada, elkartearen 40.urteurreneko ospakizunen baitan argitaratuko zuten hirugarrena, Ni ta nitarrak izenekoa, 2023an.
AEDren enkarguz Maria Oses arrasatearrak idatzitako bakarrizketa da, eta Iholdi Beristain aktoreak interpretatzen du. Maria Isabel izango da Beristain taula gainean, eta egunerokotasuneko kontuez ariko da, "umoretik eta mediokridadearen apologia garbia eginez". Ez da stand up formatuko elkarrizketa. Egileen berbetan antzerkitik du gehiago, dekoratu txiki bat prestatu baitute eta askotariko osagaiak erabiliko dituzte kontakizunari laguntzeko, tartean, gitarra ere bai, baina ez da musikal bat. "Dibertigarria da eta ondo pasatuta hausnartzera bultzatzen du. 15 urtetik gorako edozeinendako gomendatzen dugu; gazteek hurbilago sentituko dute kontakizuna, baina interesgarria iruditzen zaigu helduentzako ere, gure paperean sartzeko"", diote.
18:00etan izango da, San Agustin kulturgunean.
Hona antzezlanaren aurrerapen-bideoa: