Herriko merkataritza sustatzeko 'Mendaron bizi, Mendaron erosi' kanpaina hasiko du Mendaroko Udalak otsailaren 22an

Barren 2025eko otsailaren 19a

Zapatu honetan, Otsailaren 22an, hasi eta martxoaren 16ra arte iraungo du 'Mendaron bizi, Mendaron erosi' bono-kanpainak.

Bonua erosten duten herritarrek 30 euro kontsumitu ahal izango dituzte, 20 euro ordainduta.

Herriko hamabi establezimendu batu dira bono kanpainara:

  • Antton harategia,
  • Art fruit fruta denda
  • Coviran supermerkatua
  • Farmazia
  • Galle-Tiak gozotegia
  • Leire jantzi denda
  • Lutximak ile-apaindegia
  • Morroskillo denda
  • Olatz ile-apaindegia
  • Roteta supermerkatua
  • Sonia supermerkatua 
  • Saint Gerons txokolategia