Jubilatuen ondoko tabernan izango da bilkura, 16:00etan.
Eustaten iazko datuen arabera, 2.025 lagun bizi dira Mendaron eta horietatik 458 Gipuzkoa, Araba eta Bizkaitik kanpokoak dira sortzez (%22,62). 1.817 lagun Espainiako estatuan jaiotakoak dira, eta gainerako 182, estatutik kanpora. Hizkuntzari dagokionez, eta Eustaten 2021eko datuak aintzat hartuz gero, 925 lagunek euskara dute etxeko hizkuntza, eta gaztelania 817k (82 lagunek euskara eta gaztelania ez den beste hizkuntza bat dute). Migrazioaz orokorrean hitz egiteko aukera ematen dute datuok, baina proiektu honen sustatzaileek 36ko gerran eta ondorenean jazarpen politikoagatik eta goseagatik estatu barruan migratu zutenenengan jarri nahi dute begia. Haien ahotsak bildu nahi dituzte, baina zein formatutan egin erabakitzeko eta grabazio-egunak zehazteko bilera egingo dute bihar.