Marina Lledo abeslariak eta Reinier Elizalde 'El Negron' kontrabaxu jotzaileak kontzertua emango dute Mendaron, hilaren 14an

Barren 2025ko ots. 12a, 12:52

Marina Lledo abeslari hispaniar brasildarrak eta Reinier Elizalde El Negron kontrabaxu jotzaile kubatarrak kontzertua emango dute Mendaron otsailaren 14an, barikua, Jazz Eguna zikloaren barruan.

Marina Lledo abeslari eta konpositoreak oso gazterik hasi zuen bere ibilbidea, bere aita Arturo Lledo gitarra-jotzaile brasildarrarekin batera. Bi disko argitaratu ditu, Noche Rara (2015) eta Estando Sola (2018), biak nazioartean sarituak. 2021ean, Ivan Lewis Melon pianista kubatarraren Voyager diskoaren grabazioan parte hartu zuen [latin-jazz disko onenaren Grammy Latinoa jaso zuen diskoak]. 
Madrilen bizi den Reinier Elizarde musikari kubatarra, El Negron ezizenaz ezaguna, erreferentea da jazz garaikidearen nazioarteko eszenan. Kuban Irakere jazz taldeko kide izan zen Chucho Valdes maisuaren zuzendaritzapean; Maraca y otra visión taldeko kide ere izan zen, Orlando Valle txirulari ezagunarekin, eta Pupy y y los que Son, César taldeko kide ere bai Pupy Pedroso pianista eta konpositorearekin.

Kontzerturako sarrerak Uztargi tabernan jarri dituzte aurrez salgai, 15 euroan, baina egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira, kulturguneko sarreran.

  • San Agustin Kulturgunean izango da emanaldia, 21:30ean.