Aulki Hutsak Euskal Herrian heriotza eta doluari buruz egindako lehen dokumentala da eta gai hori gizarteratzeko ezinbesteko erreminta bilakatu da.
Arteman Komunikazioak ekoiztu zuen zainketa aringarrien mediku Iñaki Peñaren gidaritzapean. Honek, heriotza eta heriotzaren ondorengoa aztertu ditu dokumentalean, adituen eta hildakoen senideen ikuspegitik. Lau kapitulutan banatuta dago lana: Mina, Haserrea, Egun seinalatuak eta Itxaropena. Hainbat sari jaso ditu: Euskarazko lan onena eta Publikoaren saria Cine Invisible jaialdian; eta baita beste sari bat ere Badajozen, 2016an, Certamen Internacional de Cine Médico, Salud y Telemedicina Videomed. Informazio osoagoa HEMEN
18:00etan izango da emanaldia, Mendaroko Udalbatza aretoan. Euskaraz da eta 52 minutuko iraupena du.
Emanaldiaren ostean, Iñaki Peñak joandako horien ausentziari nola aurre egin azalduko du, eta dolu prozesuan lagungarri izango diren aholkuak emango ditu.