08:30ean elkartu dira eskekoak herriko plazan, eta hiru taldetan banatuta, herriko auzo banatara abiatu dira. Baserri eta kaleak koplatu dituzte eta ondoren Aizpe elkartean elkartu dira berriro, bazkaltzeko. Bazkalostean, omenaldi berezia jaso dute santa eskearen sustatzaile nagusi izan diren Jose Antonio Loiolak eta Florentino Larrañagak. Gaur bildutako dirua Arno guraso elkartearentzat izan dela ere jakinarazi dute antolatzaileek. Guztira, 2.677 euro batu dituzte gaur.