Espazio berri bat zabalduta, anbulatorio-ahalmena handitu dute Mendaroko ospitalean

Barren 2025ko ots. 7a, 10:15

Ospitaleratzerik eskatzen ez duten tratamendu mediko programatuak behar dituzten pazienteentzako gela berri bat du Mendaroko Ospitaleak urtarrilaren 20az geroztik. 

Bi erizain eta bi laguntzaileko talde profesionala arituko da bertan lanean, eta zerbitzuak ahalbidetuko du ospitaleetako anbulatorio-ahalmenaren %50 handitzea, besteak beste, injekzio/infusio, odoluste terapeutiko edo transfusioetako tratamenduetan. 08:00etatik 21:00ak arteko zerbitzua emango dute han.

Mendaroko Ospitalea Debabarrena ESIaren parte da. Ospitaleak 101 ohe, 5 kirofano eta 4 erditze-gela ditu, eta erradiologia konbentzionala eta ordenagailu bidezko tamografia axiala. Kontsultetarako 39 lokal, Larrialdiko Zerbitzua, Etxeko Ospitalizazioa, Eguneko Ospitale mediko-kirurgikoa, eta Suspertze Unitate bat.

Urtean 28.000 egonaldi inguru izaten ditu eta 3.500 ebakuntza kirurgiko inguru egiten dituzte. Era berean, egunean 90 larrialdi baino gehiago artatzen dituzte ospitalean, eta urtero 600 haur inguru jaiotzen dira zentroan.