Zabalik dago Mendaroko inauterietako playback lehiaketarako izena emateko epea

Barren 2025ko urt. 28a, 14:48

Estimazio handia izaten duen playback lehiaketa antolatzen du Arno guraso elkarteak inauterietan, eta zabalik dago izena emateko epea.

Inauterietako zapatuan egin ohi dute playback lehiaketa, eta martxoaren 1ean izango da aurtengoa. Otsailaren 25erako epea jarri dute Arnokoek izena emateko, eta horretarako mezu bat bidali behar da arnoekintzak@gmail.com helbidera ondorengo informazioa zehaztuta: taldearen izena, partaide kopurua, adin-tartea, taldeko norbaiten kontaktua eta abestia bera MP3 formatoan. 

Iazko playbackeko zenbait aktuazio, HEMEN