Amorante eta Adriano Galantek ANTE proiektua emango dute Mendaron barikuan

Barren 2025ko urt. 28a, 14:40

Iban Urizar Amorantek eta Adriano Galante musikari eta performerrak elkarlanean sortu duten ANTE proiektu eszeniko eta poetikoa aurkeztuko dute Mendaroko San Agustin kulturgunean, urtarrilaren 31n (barikua)

Mesa 7 Kulturaz Sustatuz taldeak antolatu du kontzertua eta sarrerak Uztargi tabernan jarri dituzte salgai aurrez, 15 euroan. Hala ere, eta aurrez amaituko ez balira behinik behin, egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira, San Agustingo atean bertan.

  • Kontzertua 22:00etan hasiko da.