Sendi Anaitasuna elkarteak urteko batzarra egingo du hilaren 26an

Barren 2025ko urt. 20a, 13:32

Mendaroko hilerria. Arg: Amagoia Zabala.

Sendi Anaitasuna Mendaroko elkarteak urteko batzarra egingo du urtarrilaren 26an. 

Azpilgoetako elizan izango da, 11:30ean. Aurreko urteko diru-kontuen berri emateaz gain, kuota eguneraketa proposatuko dute eta hori onartzea izango da gai-ordeneko puntuetako bat. Bazkideen galdera tartearen ostean, bazkide guztien zerrenda irakurriko dute. Gogorarazi dute bilerara joaten ez diren bazkideek 10 euroko isuna izango dutela.

Heriotzaren nahigabea arintzeko sortu zuten Mendaron Sendi Anaitasuna elkartea eta 700dik gora bazkide ditu gaur egun. Elkarteko bazkideen heriotza-gastuak bere gain hartzen ditu elkarteak.