Xoxotera mendi irteera antolatu dute urtarrilaren 19rako

Barren 2025eko urtarrilaren 14a

Xoxoteko aterpea, elurtuta. BARREN

Arno guraso elkarteak ume eta familientzako irteera berri bat antolatu du domekarako, urtarrilaren 19rako.

Xoxotera (930 metro) igoko dira. Mendaroko ikastola ondoko aparkalekutik irtengo dira 09:30ean eta autoetan joango dira Aittollako aparkalekuraino. Joan-etorria hiru bat orduan egitea aurreikusten dute.

Ordu t’erdian Urola bailarako ikuspegiaz gozatzeko mendi buelta erraz eta erosoa da Aittola eta Xoxote artekoa, eta haurrekin mendira igotzeko aproposa.