Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lizarpe Mendi Klubak antolatzen dute Kilimon Trail lasterketa, Mendaroko Udalaren laguntzarekin, eta aurtengoa hamahirugarren ekitaldia izango da. Interesdunek www.kronoak.com helbidean sartuta eman beharko dute izena, urtarrilaren 14tik aurrera. Urtero bezala, bi lasterketa izango dira: luzea, 24 kilometroa, eta motza, 11 kilometrokoa. Apirilaren 5ean jokatuko dira bi lasterketak, arratsaldez. 16:00etan abiatuko dira lasterketa motzekoak eta bost minutu geroago luzekoak, eta antolatzaileek aurreratu dute ibilbidean ez dela aparteko aldaketarik izango.