Olentzero eta Mari Domingiri Mendaron egindako ongietorriko bideoa

Barren 2024ko abenduaren 26a

Olentzero eta Mari Domingiri egindako ongietorriaren laburpen-bideoa duzue hau. Moxuanean hasi eta Trinitaten amaitu dute kalejira, eta Antonio Iriondo Kapain eta Agustin Lazarobaster Torre omendu dituzte bertan, Olentzero eta Mari Domingirentzat traktorea egin zuten bi gizonak.