Korrika agurtu dute urtea mendaroarrek

Barren 2024ko abenduaren 31

Zortzigarren urtez San Silbestre lasterketa egin dute Mendaron urte zahar egunez, eta 88 lagunek parte hartu dute.

Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatuta San Silbestre lasterketa herrikoia egin dute gaur Mendaron. 17:00etan puntuan hasi dute lasterketa frontoi parean eta bost kilometro pasatxoko ibilbidea eginda lotu dituzte herriko hiru auzo nagusiak: Azpilgoeta, Garagartza eta Mendarozabal.  Ohi legez, antolatzaileek ez dute denborarik hartu, eta erlojuari begira baino gehiago lagunei begira egin dute korrika, giro onean. Bukaeran, antolatzaileek mokadua eman diete parte-hartzaile guztiei.