Duela 50 urte sortu zuten Almen ikastetxeko bertso-eskola, Gipuzkoako lehena, Eskoriatza eta Aretxabaleta artean, eta zapatuan jokatu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak urtemuga hori baliatu nahi izan zuen bertso-eskola horri omenaldia egiteko. Hala, Arantzazu Loidi lehen haurren bertso-eskola hartako kideak jantzi zion txapela Alaia Martini, eta Patxi Goikoleak eman zion 25 urtez azpiko bertsolari onenaren saria Aner Peritzi. Baina, bertso-eskola gehiagotako ordezkariek ere parte hartu zuten sari banaketan, tartean Irune Basagoiti bertsolari eta irakasleak. Mendaroko bertso-eskolaren ordezkari gisa eman zion saria Basagoitik Andoni Rekondo zazpigarren sailkatuari. Basagoitik aitortu du "poz handia" izan dela beretzat Gipuzkoako txapelketako finalean sari bat banatzea. "Gure eguneroko lanari egindako aitortza izan da, eta oso pozik nago", esan du.
Hemen momentu hori eta Andoni Rekondok botatako bukaerako agurra: https://bertsoa.eus/bertsoak/24846-bukaerako-agurra-andoni-rekondo