'Txirristaka' bertsolariak bere buruari jarritako sortak kantatu dituzte Mendaron Unai eta Eñaut Agirre anaiek

Barren 2024ko abe. 15a, 20:40

Eusebio Mugertza Txirristaka bertsolariaren jaiotzaren 150. urteurreneko kultur programaren baitan,  Auskalo zeinek jarriak bertso-bazkaria egin dute gaur Mendaron, In Leike kultur elkarteak eta Udalak Aizpe gastronomia elkartekoekin laguntzarekin antolatuta.

55 lagun elkartu dira gaur Mendaroko Aizpe elkartean, otordu baten bueltan Unai eta Eñaut Agirre anaien 'Auskalo zeinek jarriak' bertso-jarrien emanaldiaz gozatzeko. Berezia izan da bazkaria. Bazkaltzeko tartean etenak egin dituzte, bertsolariak kantuan entzuteko, eta bazkalostean biribildu dute saioa Agirretarrek. Pello Errota, Jose Manuel Lujanbio Txirrita, Indalezio Bizkarrondo Bilintx, Juan Kruz Beloki Motza eta beste hainbat bertsolarik sortutako bertso-sortekin batera, Eusebio Mugertza Txirristakak bere buruari jarritakoak ere kantatu dituzte, tartean Konfesio jenerala, Mila eta zortziehun eta Mendaro Txirristaka izenburukoak. In Leike kultur elkarteak bere webgunean jaso ditu hiru horiek eta haietako bi ekarri ditugu hona, Konfesio jenerala, Txirristaka bertsolariaren biografia litzatekeena. Gaurko egunez, duela 150 urte, jaio zen Eusebio Mugertza bertsolaria, Mendaroko Garagartza auzoko Barberoneko etxean.

'Mila eta zortziehun'

'Konfesio jenerala'