Herri kirolen eguna ospatu dute Mendaroko eskola-umeek

Barren 2024ko abe. 15a, 20:34

Arno guraso elkartekoek antolatuta, Herri Kirolen Eguna ospatu zuten atzo, zapatua, Mendaron. LH3tik LH6ra arteko ikasleak txinga eroaten, lokotx batzen eta sokatiran jardun ziren, besteak beste, kirolerako dohaia badutela erakutsiz.

Adinka banatu zituten haurrak eta ordubete inguruko saioak egin zituzten maila bakoitzeko. Saio bakoitzaren bukaeran adin tarte horretako gurasoek ere parte hartu zuten, seme-alaben kontra lehiatuz. Txikienen taldekoak batu ditugu argazkitan.