Iaz egin zuten estreinakoz Mendaroko Azpilgoetako elizan eta zapaturako (abenduak 14) iragarri dute bigarrengoa. "Datorkigun Salbatzailearen zain dagoen herria irudikatzen du Meza berezi honek. 08:00etan ospatuko dugu, eliza kandelen argiekin bakarrik argiztatuta, eta jarraian elkarrekin gosalduko dugu", azaldu dute eliztiarrek.