Mugikorren auzia formakuntza saioa emango du Telmo Lazkanok datorren astean Mendaron, joan zen azaroaren 27an eta 28an eman zuen bera, baina oraingo honetan gaztelaniaz. Bi saio izango dira, abenduaren 9an lehenengoa, teorikoa, eta abenduaren 10ean, bigarrena, praktikoa. Formación integral sobre los móviles: ¿Qué tenemos realmente entre manos? izango da lehenengo saioaren izenburua, eta Peligros y soluciones: ¿Cómo construir una relación saludable? bigarrenarena. Bi saioak udaletxeko udalbatza aretoan izango dira, 18:00etan.