None
Mikel Urretagoiena bateria-joleak 'Denbora' diskoa aurkeztuko du Mendaron VIII. jazz egunaren baitan. Dani Pozo baxu-jotzailea eta Iñigo Ruiz de Gordejuela piano jole mendaroarra izango ditu lagun. San Agustinen izango da kontzertua, 20.30ean, eta sarrerak 15 euroan jarri dituzte salgai Uztargi tabernan aurrez, eta egunean bertan, atarian.