Ikasturteko lehen irteera Arno mendira egin zuten zapatuan, azaroaren 30ean. Autoz joan ziren Arnoateraino, eta handik aurrera oinez igo ziren Arnoateko tontorreraino (426 metro). Hiru bat orduan egin zuten joan-etorria.
Aurten, umeek egindako tontorrak erregistratuko dituzte, eta denboraldi amaieran jasoko dute guztiek aitortza. Mendaroko Itzulitxoa egingo dute maiatzean, eta bazkari baten bueltan egingo dute
jaia. Mendi talde honen helburua lagunartean elkar ezagutuz, naturaz eta kirolaz gozatzea da.