Eusebio Mugertza Txirristaka bertsolariaren jaiotzaren 150. urtemugako kultur programaren barruan antolatu dute bazkaria, eta propio aukeratu dute eguna ere, abenduaren 15 batez jaio zelako Mendarok eman duen bertsolari handiena, 1874. urtean.
Bazkaria Aizpe elkartean izango da, baina ohartarazi dute ez dela ohiko bazkaria izango. Izan ere, bi gonbidatu berezi izango dituzte: Eñaut eta Unai Agirre bertsolariak. Bertso jarriak kantatuko dituzte bi bertsolariek, tartean Txirristakaren beraren bertso-sortak ere bai.
Bertso bazkarirako txartelak 25 euroan jarri dituzte salgai, Morroskillon. Abenduaren 7a izango da txartelak eskuratzeko azken eguna.