None
Eusebio Mugertza 'Txirristaka' bertsolariaren urteurreneko kultur programaren barruan bertso bazkaria antolatu dute Mendaron In Leike kultur elkarteak eta Udalak elkarlanean. Unai eta Enaut Agirre bertsolarien 'Auskalo zeinek jarriak' bertso saioa izango da, Aizpe elkartean. 14:30ean hasiko da bazkaria eta txartelak salgai daude Morroskillon, 25 euroan.