Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko eskola-umeei 'Txirristaka' liburu bana doan eskuratzeko aukera eman die Mendaroko Udalak, familiako bat

Barren 2024ko aza. 28a, 15:10

Andoni Egañak idatzi eta Ainara Azpiazu Axpik ilustratu duen Txirristaka liburuaren ale bana jasoko dute Mendaroko LH6ra arteko eskola-umeek familiako, Mendaroko Udalaren ekimenez. 

Herritar talde baten eta In Leike kultur elkartearen proposamenari jarraituta argitaratu du Mendaroko Udalak liburua, Eusebio Mugertza Azpiazu Txirristaka bertsolariaren figura eta ibilerak ezagutzera emateko.

Liburua jaso nahi dutenek abenduaren 20ra arteko epea izango dute horretarako. Mendaroko liburutegian eskatu behar da liburua.

Lotura duten albisteak: